Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailea jartzen dugu abian.
Hezkuntza-berrikuntzan aurrera egiten dugu metodologia eraldatzaileen bidez: ikaskuntza – zerbitzua, proiektu eraldatzaileetan oinarritutako ikaskuntza, jolas- eta antzerki-metodologiak, metodologia sozio-afektiboak, ikerkuntza – ekintza parte-hartzailea, sistematizazioa…
Generoaren ikuspegia aplikatzen dugu gure prozesuetan eta hezkuntza-eremuetan.
Kanpaina hezitzaile eta eragileetan parte hartzen dugu, eta gure ikasleria pertsona eta kolektibo guztien eskubideen alde mobilizatzea sustatzen dugu.
Hezkuntza-komunitateko kide guztien partaidetza —ikasleak, irakasleak, familiak, irakasle ez diren langileak— eta ingurunearekiko harremana bultzatzen ditugu.
Garapenerako lankidetzako proiektuak laguntzen ditugu munduko hainbat lekutan.
Hezkuntza eraldatzailetik abiatuta, justuagoa, bidezkoagoa eta aniztasunarekin eta ingurumenarekin arduratsuagoa izango den mundua eraikitzeko konpromisoan aurrerapausoak emate aldera, proposamen bat lantzen dugu ikasturte bakoitzean.
Egin klik infografian proposamenaren xehetasunen berri izateko.
Ikasturte honetan, Garapen Iraunkorreko 2030 Agendarekin konprometitutako herritartasun globala eraikitzeko hezkuntza-material hau eskaintzen dugu. Hezkuntza-ibilbide hau Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako hezkuntza-etapa bakoitzari egokituta dago, aldaketa globalerako tokiko ekintzan konprometitutako ikasle eraldatzaile bat prestatzeko, “Atera bizitzara, eraldatu mundua” proposamen didaktikoarekin.
Ikasturte honetan, Garapen Jasangarritako Helburuen artean 5.1 xedeari heldu diogu: “Emakume eta neskato guztien aurkako diskriminazio-mota guztiei amaiera ematea, mundu osoan”. Peruko errealitatera hurbildu gara, “Bizi berdintasuna, are gehiago” unitate didaktikoaren bidez.
Hezkuntza-etapa bakoitzerako —Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Prestakuntza Zikloak— hiru jarduera didaktiko ditugu. Etapa zehatzetarako pentsatuta badaude ere, beste batzuetan erabil daitezke eta horietara egokitu, batez ere hurbileko ikasturteak badira. Jarduerak aurrera eramateko, honako bideo hauek erabiltzen ditugu euskarri gisa:
Emakumeen eskubideen alde Perun
Mendi bat jolastokian