Transforma Sarea gara

Transforma Sareak, 2011.urtean sortua, 30 hezkuntza-komunitate baino gehiago biltzen ditu, eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailea sustatzearekin konprometituta dago. InteRed-en bultzada eta laguntza ditu, eta prestakuntzarako, hausnarketarako eta elkartrukerako gunea da. Hezkuntza-komunitateari bideratuta dago, batez ere irakasleei. Egiturari begira, besteak beste, Sareak topaketa antolatzen du urtean behin, hezkuntza-baliabideak ditu eta ikastetxeen/irakasleen arteko elkartrukeak egiten ditu lurralde mailan.

Hezkuntza eraldatzailearen aldeko gure konpromisoa

Cuestionamos el actual modelo de desarrollo socioeconómico

Zalantzan jartzen dugu egungo garapen sozioekonomikoko eredua, bidegabekeria, desparekotasuna eta bazterketa sortzen dituelako, pertsonen eta planetako izakien eskubideak urratzen dituelako.

Proponemos una educación orientada a la transformación

Eraldaketa pertsonalera, kolektibora eta sozialera bideratutako hezkuntza proposatzen dugu, ikuspegi humanista eta integratzailea dituena.

Ejercemos una ciudadanía global

Munduko pertsona eta herri guztien eskubideak bermatzen dituen herritartasun globala lantzen dugu, modu kritikoan eta konprometituan.

Formamos personas

Natura zaindu eta harekin harmonian biziko diren pertsonak hezten ditugu.

Promovemos una educación inclusiva e intercultural

Hezkuntza inklusiboa eta kulturartekoa sustatzen dugu, bizikidetza, aniztasunaren onarpena eta gizartea aberastea bultzatzen dituena.

Destacamos la opción de la coeducación

Hezkidetzaren aukera nabarmentzen dugu, hezkuntza-ekintza genero-berdintasunera, indarkeria matxisten prebentziora, eta pertsonen gaitasun guztien garapenera bideratzeko

Creemos en la posibilidad de cambiar esta realidad

Egungo egoera aldatzeko aukera badagoela sinesten dugu. Horretarako, bizitza eta horren jasangarritasuna erabaki politikoen, hezkuntzakoen eta sozioekonomikoen erdigunean jarri behar dira.

Zer ekarpen egiten digu InteRed-ekiko aliantzak?

Lantaldeentzako laguntza, Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzaileak hezkuntza-komunitateetan aurrera egin dezan.

Prestakuntza-ekintzak klaustroentzat, zuzendaritza-taldeentzat eta bestelako lantaldeentzat honako gai hauen inguruan: herritartasun globala, hezikidetza, hezkuntza-ikuspegi eraldatzaileak (generoa, giza eskubideak, kulturartekotasuna, ingurumen-jasangarritasuna), metodologia berritzaileak…

Material eta baliabide didaktikoak. Laguntza, tresna horiek erabiltzeko orduan, eta baita programazioan eta irakaskuntza-lanean ere.

Tokikoa (gure errealitatea) eta globala lotzen dituzten proposamen didaktikoak (nazioarteko lankidetza-proiektuetan InteRed kolaboratzaile den herrietako errealitatera hurbiltzen gaituztenak).

Beste hezkuntza-esperientzia batzuk ezagutzea, irakasle-trukea Latinoamerikako eta Karibeko hezkuntza-komunitateekin.

Kanpaina hezitzaileak eta eragileak, gazteak mobilizatzea sustatuz.

Ikasleentzako eta familientzako tailerrak eta hezkuntza-proposamenak.

Transforma Sarearen aurrez aurreko topaketak, eskualde mailakoak eta estatukoak.

Beste hezkuntza-sareetako partaide izatea, Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren aldeko Mugimendukoa, kasu.

Garapenerako nazioarteko lankidetza-proiektuen alde dirua biltzeko ekintzetan parte hartzea.

Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailearen alde dihardugu

Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren aldeko Mugimenduko partaide gara. Mugimenduaren sustatzaile dira InteRed, Entreculturas, Oxfam, Intermon eta Alboan, laguntzen ditugun irakasle-sareekin eta ikastetxeekin batera.

Mugimenduaren helburua elkartrukea eta baterako ikaskuntza sustatzea da, hezkuntza-jarduera eraldatzaileak garatze aldera. Bereziki ikastetxeei eta irakasleei bideratuta dago. Herritartasun globaleko hezkuntza-esperientziak sustatzen ditu, horien bidez mugimendu zabalagoa sortzeko. Ikasgeletatik eta ikastetxeetatik haratago, mugimendu zabal horrek errealitate globalarekin eta guztien ongiarekin lotuko ditu partaideak.

Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailea (HGHE) herritartasun global kritikoa, arduratsua eta konprometitua sustatzen duen gizarte-hezkuntzazko prozesu jarraia dela deritzogu. Hau da, maila pertsonalean zein kolektiboan tokiko eta munduko errealitatearen eraldaketarekin konprometitutako prozesua dela, azken finean mundu justuagoa, bidezkoagoa eta aniztasunarekin eta ingurumenarekin arduratsuagoa izango dena eraikitzeko, non pertsona guztiok libreki eta egoki garatzeko aukera izango dugun.

HGHEk aniztasuna errespetatzea eta gizakientzako aberastasun-iturri gisa balioestea sustatzen du; era berean, ingurumen-kontzientzia eta kontsumo arduratsua bultzatzen ditu, norbanakoen giza eskubideak eta gizarte mailakoak errespetatzea, genero-berdintasuna, elkarrizketa gatazkak konpontzeko eta partaidetza demokratikorako tresnatzat hartzea, erantzunkidetasuna eta gizarte justu, bidezko eta solidarioa eraikitzearen aldeko konpromisoa.

Hasieratik, Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECIDen) laguntza izan du Mugimenduak.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia del usuario. Al continuar navegando aceptas su uso. Más información

ACEPTAR
Aviso de cookies