Logo Agenda 2030 de Desarrollo Sostenible

Inor atzean ez uztea, gure mundua eraldatzea

Egunotan hainbat politikariri entzun diegu “ez utzi inor atzean” esaldia ahoskatzen, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendako esaldi enblematikoa eta Covid-19ren pandemiarekin are eta indar handiagoa hartu duena. 2015eko irailean, Nazio Batuen Erakundeko kide diren 193 herrialdeek, Espainia barne, 2030 Agenda hartu zuten pertsona guztien ongizaterako eta planeta zaintzeko esparrutzat. Agendak Garapen Iraunkorreko 17 Helburu ditu, eta horrek globalizazioaren erronka sozialei, ekonomikoei eta ingurumenekoei aurre egiteko nazioarteko konpromisoa dakar, pertsonak, planeta, oparotasuna eta bakea erdigunean jarriz.

Aurrean dugun eta krisi ekonomikoarekin batera datorren osasun-krisiak mundu osoan eragiten digu baina, desberdintasunez betetako mundu honetan, populazio pobreenek jasotzen dute alderik okerrena. Espainian Covid-19 gainditzen dugunean, beste herrialde batzuetan borroka betean egongo dira eta osasun-baliabide gutxiagorekin, lan-prestazio gutxiagorekin eta ur korronterik ez izateagatik eskuak garbitzeko aukera gutxiagorekin. Ezin ditugu “atzean utzi”.

Egun hauetan “normaltasunera itzuli” esaldia ere entzuten dugu eta, esaldi horren ordez, aipatutako Agenda 2030eko leloan jarri nahi dugu indarra, “Gure mundua eraldatu” dioen leloan. Ezin gara itzuli biodibertsitatea suntsitzen duen eta berotze globala eragiten duen ekoizpen- eta kontsumo-eredu batera, ezin gara itzuli merkatua erdigunean jartzen duen eredu batera, ezin gara itzuli osasuna, hezkuntza ondasun publiko gisa defendatzen ez duen eredu indibidualista batera, ezin gara itzuli giza eskubideak egunero urratuta ikusten diren eredu batera, ezin gara itzuli emakumeek, emakume izate hutsagatik, diskriminazioa eta indarkeria jasaten duten eredu batera.

“Gure mundua eraldatzea” da Garapen Iraunkorreko 2030 Agendaren leloa, eta bat egiten du Herritartasun Globalerako Hezkuntza Komunitateen Transforma Sare gisa dugun konpromisoarekin. Orain, inoiz baino gehiago, herritartasun global kritikoa, arduratsua eta konprometitua sustatzen jarraitzea dagokigu, maila pertsonalean zein kolektiboan, tokiko eta munduko errealitatearen eraldaketarekin, azken finean mundu justuagoa, bidezkoagoa eta aniztasunarekin eta ingurumenarekin arduratsuagoa izango dena eraikitzeko, pertsona guztioi libreki eta egoki garatzeko aukera emango diguna.

Eskerrik asko Transforma Sareko kide izateagatik.



Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia del usuario. Al continuar navegando aceptas su uso. Más información

ACEPTAR
Aviso de cookies