Gure hezkuntza-baliabideak ezagutzeko, egin klik jarraian azaltzen diren kategorietako bakoitzean eta bisitatu InteRed-en webguneko atala.
Materialak argitalpen-dataren arabera antolatuta aurkituko dituzu. Bilatzailean gako-hitza, baliabide-mota, gaia eta helburu den publikoa erabil ditzakezu.
Argitalpenak doan deskarga ditzakezu.
Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako hezkuntza-etapa bakoitzari egokituta dago, aldaketa globalerako tokiko ekintzan konprometitutako ikasle eraldatzaile bat prestatzeko, “Atera bizitzara, eraldatu mundua” proposamen didaktikoarekin.
Nola irakatsi dezakegu eskola-curriculuma herritartasun globalak bultza ditzan?
Garapen Iraunkorreko Helburuekin eta zaintzen pedagogiarekin bat etorriz, herritartasun globala eraikiko duen curriculum baten aldeko apustua egiten dugu. Curriculum ofiziala emateko orientabideak proposatzen ditugu, apaipatutako herritartasuna bultzatzeko, eta ikasgaiak Hezkuntza Eraldatzailearen ikuspegiak kontuan hartuta lantzeko modu bat proposatzen dugu: Justizia Globala eta Giza Eskubideak, Generoa eta Hezkidetza, Kulturartekotasuna eta Gizarteratzea, Ingurumen Partaidetza eta Iraunkortasuna. Lau dokumentu: Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako, Bigarren Hezkuntzarako (DBH eta Batxilergoa) eta Lanbide Heziketarako; non herritartasun globalaren eta curriculumeko elementu bakoitzaren arteko harremana aurkitzeko aukera dagoen.
Lankidetza-jolas bat da, herritartasun globalerako hezkuntza eraldatzailean oinarritua.
Sos, Ten y Ble en busca de la Agenda de los Números (Zenbakien Agendaren Bila) lankidetza-jolas bat da, herritartasun globalerako hezkuntza eraldatzailean oinarritua. Bitarteko didaktiko moduan diseinatuta dago behar bezala egokituta erabiltzeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasgeletan. Era berean, egokia da edozein adinetan jolasteko familian eta beste hezkuntza-testuinguru batzuetan.
Jolasaren xedea da hiru pertsonaiaren abentura kolektiboki imajinatu eta eraikitzea. Abentura horretan, hiru pertsonaiek bidaia bat hasiko dute bizi diren ingurunea hondatzea galarazteko irtenbidea aurkitu nahian. Irtenbidea zenbakien agendan aurkituko dute (Zenbakien Agenda), zeina Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzeko Agenda 2030 baino ez baita.