Eraldaketarako Hezkuntzaren Dilemak eta Erroukak. Freireri buruzko hurbilketa batzuk

Azken hamarkada hauetan, non aldaketa ekonomikoak, sozialak, politikoak eta kulturalak bizkorrak eta sakonak izan diren, nazioartean kezka ugari sortu du hezkuntzak jokatzen duen eta jokatu beharko lukeen paperak, aldaketen eta eraldaketen testuinguru honetan. Kontu honi erantzuten saiatu zen UNESCOk landutako txostena: XXI. menderako Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Batzordea, Jacques Delors-ek zuzenduta. Hasiera batean honek hauxe planteatzen du: egungo erronken aurrean, hezkuntza “ezinbesteko tresna” da, gizateria bakerantz, askatasunerantz eta justizia sozialerantz aurrera egiten jarrai dezan, eta honako tirabirei aurre egiteko eta horiek gainditzeko: a) mundu maila versus toki maila; b) unibertsala versus singularra; c) epe luzea versus epe motza; d) konpetentziak versus aukera berdintasuna; e) ezaupideen garapena versus alde batetik, informazioaren eskuraketa eta bestetik, gizakiaren bereganatze-gaitasunak.

Beranduago, Korean 2015ean ospatutako Hezkuntzari buruzko Mundu mailako Foroan, hezkuntza eraldatzaile eta unibertsalaren inguruan plangintza lantzeko garrantzia azpimarratzen da (ikaskuntzaren eskuragarritasunean, berdintasunean, barneratzean, kalitatean eta emaitzetan oinarrituta, eta ikasketa bizitza osoan zehar gertatzen dela onartuta); foro honetan “hezkuntzaren bidez bizitzak eraldatzea” da ikusmena, eta bertan, 2030. urterako proposatutako Garapen Iraunkorrerako Helburuak erdiesteko motore nagusitzat joko da.

Aitorpen hauen aurrean, askotan politika eta ekintza zehatzetan gauzatzen ez direnak, ezinbestekoa da geure eguneroko praktiketan eraldaketen alde apustu egiten dugun irakasleok, hauxe galdetzea: eraldaketarako hezkuntza sustatzeko orduan, zer dilema eta erronka aurkitzen ditugu? eta orduan, parte garen hezkuntza-politiketan eta -biderapenetan eragin.

Oscar Jara Holliday

 

PUEDES TERMINAR DE LEER ESTE ARTÍCULO EN:
http://www.educaciontransformadoraglobal.org/wp-content/uploads/2015/12/DilemasDesafiosEducacTransform.pdf



Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia del usuario. Al continuar navegando aceptas su uso. Más información

ACEPTAR
Aviso de cookies