
18 Dec 4.7 xedea edo nola irakatsi garapen iraunkorra
Guillermo Aguado InteRed erakundeko hezkuntza-teknikariak Garapen Iraunkorrerako Helburuen 4.7 xedeari buruz idatzi du El País egunkariko «Planeta Futuro» (etorkizuneko planeta) atalean; horrez gain, adierazi du Espainiak lehenbailehen aplikatu beharko lukeela Agenda 2030aren konpromisoarekin bat datorren hezkuntza-curriculum bat.
«Normaltasun berria» esaldiaren ordez, InteRed erakundetik Agenda 2030en leloari eman nahi diogu indarra: «Gure mundua eraldatzea». Ezin diogu eutsi biodibertsitatea suntsitzen duen eta berotze globala elikatzen duen ekoizpen- eta kontsumo-eredu bati; ezin dugu jarraitu bizitzak erdigunean jarri beharrean merkatua lehenesten duen eredu batekin; ezin diogu eutsi osasuna eta hezkuntza ondasun publiko gisa defendatzen ez dituen eredu indibidualista bati; ezin dugu jarraitu giza eskubideak egunero urratzen diren eredu batekin; ezin dugu jarraitu emakumeek, emakume izate hutsagatik, diskriminazioa eta indarkeria jasaten dituzten eredu batekin.